sábado, 30 de abril de 2011

UNAI ARRIARAN KIROL KOORDINATZAILEA ETA MANTENIMENDUKO LANGILEARI ELKARRIZKETA

      Iratik,Lidek,Malenek,Maialenek eta Naiak Unai Arriarani elkarrizketa bat egingo diogu. Unai, kirol koordinatzailea eta mantenimeduko langilea da, gure ikastolan.

1.-Zenbat talde entrenatzen duzu? Eta zein kiroletan?
Futbolean unibertsitatean daudenak (regionalak) eta DBHko mutilak.

 2.- Hemendik kanpora, talderen batean jolasten duzu?
Zeinetan? Eta zein kategoritan?
Bai, Munibe taldean,regionalean.

3.- Nolatan hasi zinen ikastola honetan lanean?
Lanean hasteko gogoa neukan eta 5 pertsonen artean hautatua izan zen.


4.- Egiten dituzun bi lanak atsegin dituzu? Edo bietako bat bakarrik?
Bi lanak gustoko ditut orokorrean baina batzuetan, ez dira gustoko gauzak egiten.



5.-Noiztik zaude kirol munduan sartuta?
16 urte nituenean Jakintzako talde bat entrenatzen nuen.

6.-Txikia zinenean , haundia izatean zer izan nahi zenuen galdetzen zitutenean, zer erantzuten zenuen? Futbolaria? Edo beste zerbait?
Bonbero edo futbolaria izan nahi nuen.

7.-Zein iduritzen zaizu gaur-eguneko kirolik onena? Eta gehien gustatzen zaizuna?
Igeriketa oso ona da gorputzarentzat baina futbola gustoko dut.


Mila esker gure galderei erantzuteagatik eta zure denbora eskaintzeagatik.Hurrengo entrenamenduan ikusiko dugu elkar berriro.

Ondo izan!





                             

No hay comentarios:

Publicar un comentario